Arrikrutzera bisita eta taldeko bazkaria

Taldeko bazkaria dugunez, irteera laburra egin behar izan dugu. Bertan Iñigo Arrizabalaga, Lin, Iñaki, Joseba eta Santi izan gara. Erreka sartzen den sarreratik (Arrikrutzeko lizuna) Etxeberria gelarainoko tartea, Galeria Nagusia, leihoak errebisatzeko asmotan sartu gara koban.


Aipatutako tarte horretan, ez dugu ezer begiratzeko modukorik ikusi. Etxeberria Gela Pitekantropen Galeriara igo gara eta galeria hau Galeria Nagusiaren gainean dagoen tartean, kolada baten gainean, zuloa ikusi dugu. Joseba ia bertaraino iritsi da, baina arriskua ikusita, denbora eta material gehiagoarekin etortzea erabaki dugu. Argazki batzuk atera eta kalerako bidea hartu dugu, Pago Uso elkartean fabada zoragarria geneukan zain eta.




Iruzkinak