ARRIKRUTZEKO ESKALADA

Larunbatean Lin, Andoni eta Laurent Arrikrutzera joan dira, pasa den asteburuan ikusi zuten eskalada egitera.

Han, eskalada leku errazenetik egitea erabaki dute, alde laburrenetik eta estilo librekoa. Beste eskaladarekin bat egitea lortu dute leiho eta galeria txiki batetik. Soka bat jarri eta gainerako lagunak gora egiten dute. Galeriaren hasieran oinatzak lurrean ikusten dira eta "K.E.T" hitza horman, baina orokorrean ez da arrasto gehiago ikusi. Seguru norbait igo ondoren, buelta emango zuela.

Galeria nagusia meandro eroso baten itxura du (3 metro altuera eta 1 metro zabalera). Galerian zehar hainbat putzu daude. Galeria hau tximinia luze batzuk dituen sala handi batean amaitzen da. 


Galeria nagusiaren alde batean, 80 metro topografiatu gabe utzi dituzten galeria fosilak daude. Galeria honetako meandro txiki batean, gorantz doan leku ezezagun bat ere utzi da.

Egindako topografiak 330 metroko garapena eta 34 metroko desnibela izan du.

Eskalada ezarrita utzi da berriro itzultzeko.



Iruzkinak