ARRASKONDOKO LEZIA: BESTE BAT GURE GARBIKETETARAKO.

Aretxabaletako udalerrian beste lurrazpiko zabortegi batekin topo egin dugu. Hau ere, katalogoan, zabortegia duten leizeen artean zegoen. Honi ere, bere garbiketarako txanda tokatuko zaio. Ea azkar etortzen zaion momentua.

Kasu honetan, hezurrak eta guzti, berez, bere garaian, leize barrura zaborrak eta animaliak botatzen baitziren.

Ikustatutako zaborren artean, 4-5 hozkailu, burdinezko estrukturak, kristalesko eta plastikozko botilak, gomazko botak, ardo botila haundiak, umeen karroak, etb. haundi bat.
Gainera ur tantak bertatik pasatzen ziren, nora joango ote da ur tanta hori?
Leize hau Natura 2000 sarearen barruan dago.


Iruzkinak