Asteburu hontan (urriak 16-17) AMETeko kideak Gipuzkoako Gaztelu III (Degurixa) leizean egindako espeleosorospeneko simulakroan izan gara. Euskal Espeleologoen Elkargoan dagoen Euskal Espeleo Laguntzak (EEL) eta AMETeko taldearen lankidetzarekin antolatu da jarduera.
|
Gaztelu III leizearen sarrera montatu den kontrol-gunea. Argazkia: EEL |
Guztira 60 bat espezialistek hartu dute parte Gaztelu III leizean egin den espeleosorospen honetan. Gaztelu III leizea meandro estu eta luze bat da eta hasieran putzu txikiak txandakatzen dira.
|
Esku-ohea zauritua dagoen lekuraino eramaten. Argazkia EEL. |
Helburua -150 metrotatik esku-ohe batez lagunduta zauritua ateratzea izan da. Horretarako, sorosleak, 4 taldetan banatu dira eta zona bakoitzean espeleosorospeneko teknika konplexuak erabilita esku-ohea barrunbetik kanpora atera dute. Barruan, komunikazioko 3 talde jarri dira eta kanpokoekin Nicola eta Pimprenelle aparatuez lagunduta hitzegin dute.
|
Gaztelu Arroko Lezia III topografia. Bertan sorosleentzako banatutako 4 zonaldeak eta komunikazioetatarako 3 zonaldeak ikusten dira. Argazkia: EEL |
Sorosleok Arantzazuko aterpetxean pasa dugu asteburua eta bertan, ere, kontrol gunea kokatu da. Bertatik, Gaztelu III leizean, ahoan zeudenekin hitz egin eta dena kontrolatu da.
|
AMET taldeko 2 kide COM3 komunikazio puntuan. Argazkia EEL. |
Aloña Mendi Espeleologia Taldeko kideak bai sorospenean, komunikazio taldean, kontrol gunean eta garraio laguntzan ibili gara.
Bukatzeko, igandean, materialaren garbiketa, aktibitatearen ebaluazioa eta agurtzeko bazkari bat izan dugu
|
Komunikazio eta sorospeneko materialaren garbiketa. Argazkia: EEL. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina