TROGLOBIOAK

Aprobetxatuz Natur Eskolako ingurumen jardunaldiak direla eta Carlos Prieto izango dela hizlari, hemen aurkezten dugu gure bitxologo bikoteak, azkeneko irteeran, ateratako argazkiak.

Azkeneko irteera Atxuri minara izan da. Goizeko hamarretan meategian sartu dira. Aurreko batean gazta zati txikiak jarri zituzten kokapen zehatz batzuetan eta oraingoan bertan zegoen fauna ikustera joan dira. 

Pseudoeskorpioia

Mesoiulus

Sarreran Scolipteryx libatrix tximeletak zeuden eta berrehun bat metro aurrerago Triphosa dubitata tximeleta pila bat. Bi ordu egon dira bertan fauna ikuskatzen. 

Ikusitako fauna: 

Speonomus koleopteroak.

Entomobryidae kolenboloak.

Lithobiusak. 

Pseudoeskorpioi bat. 

Miriapodos bat

Ar bat (kanpokoa).

Kolenboloa


Iruzkinak