"OLALDE GALERIA" ESKALADAK EMAN DUENA

Igandean, Lin eta Laurent, aurreko asteburuan aurkitu zuten galeriaren inkognitak errebisatu dituzte. 

Lehenengo lana, pasa den astean egin gabe utzitako topografia egitea izan da. Tarte horretan, 50 metro topografiatu dira, eta azkar amaitu den inkognita berri bat aurkitu da.


Ondoren, beste galeria batera pasatu dira. Galeria honen bukaeran dagoen salan eskubanda bat instalatu eta  eskalada txiki baten ondoren goiko galeriara igo dira. Goiko galeria zabala eta polita da baina 40 metrotan bukatzen da hauen poza. Beste zonalde batean 30 metroko galeria bat atera da. Bukaeran haizea dago, baina blokez betetako kolapso batean bukatu da eta bertatik ezin da pasatu. 

Bueltan, azken inkognita bat begiratzen dute. Meandro oso estu bat da, haizea nabari da baina desobstrukzio gogor bat eskatzen duenez bertan behera utzi dute. 

Hasierako eskalada desekipatu eta kanporantz atera dira. Irteera honetan 255 metro topografiatu dira.

Azkenean, Olalde galeria izenez bataiatu den galeria honek, 586 metroko garapena eta 51 metroko desnibela dauzka.  


Iruzkinak