ARRASKONDOKO LEZIAREN GARBIKETARAKO INSTALAZIOA PRESTATZEN

Aste bukaera honetan, Arraskondoko Leziaren Garbiketarako instalazioa prestatzen aritu gara. Bertan bi muntai egin ditugu. Batetik polipasto bat muntatu dugu malda garrantzitsua duen galeria batean eta bestetik 12 metroko sarrerako saltoan kontrapisu bat prestatu dugu. Horrez gain, garbiketan parte hartzen dutenentzat, berezikiki koba barruan, eskubanda bat jarri dugu igoeran laguntzeko.


Bi hozkailu igotzen saiatu gara, baita lortu ere. Lehenengo kobako arrapalatik eta, gero, sarrerako jauzitik. Instalazioa eta proba bost lagunen artean egin dugu. 


Beraz, dena prest hurrengo asteko garbiketarako. Ea kobazuloa bere egoerara itzul dezakegun, eta zabor guztia zabortegira.






Iruzkinak