LIZARTZA 1: ESPERO BAINO ASTEBURU LUZEAGOA!
2020-01-18/19
Asteburu honetan Lizartzara bueltatu gara. Hilabete batzuk igaro dira Lizartzan izan ginen azken aldetik eta bagenuen gogoa bueltatzeko. Azken sifoia zeharkatzen utziko digun galeriaren bat aurkitzea dugu helburu eta horretarako begiz jota ditugun “leiho” batzuetara eskalak egiteko asmoz sartu gara.Larunbatean sartu, esploratu, bibakean lo egin eta igande eguerdi alderako irten. Hori plana!
Beste egun batzuetan
ez bezala gaur 8tan gelditu gara lokalean. 9:30tako koban sartu eta 12tako
bibakera heldu gara.
Goiko galeriara eskalatzen |
21:00k aldera
bibakera bueltatu gara. Bide batez ikerketarako koban jarri beharreko sentsorea
instalatu dugu. Afaldu eta lotara.
Igandean hartu dugu
sorpresa! Goizeko 8:30 prest gaude alde egiteko, baina abiatu eta segituan ditugun
susmoak konfirmatu ditugu: erreka oso hazita dator! Inoiz ez dugu horrela
ikusi! Badirudi euri asko egin duela kanpoan (Gero jakin dugu iragarrita
zegoenaren bikoitza egin duela larunbatean). 5 minutu hitz egin ondoren, zuhurtasunez
jokatzea erabaki dugu. Badakigu igande eta astelehenean ez duela euririk egingo
eta ur maila jaistea denbora kontua dela. Bibakera bueltatzea erabaki dugu. Leku
epel eta seguruan gaude. Itxarotea beste zer eginik ez, eta deskantsatu eta jan
egin dugu. Gure ardura bakarra … kanpokoen urduritasuna. Lasai egoteko esateko erarik
bageneuka behintzat … Arratsaldeko 8retako irteten ez bagara, erreskate abisua
emateko agindua dute.
Eguerdirako badirudi
ur maila dezente jaitsi dela. Arratsaldeko 16:30tan irteteko saiakera berri bat
egingo dugu.
20:10tan, taldekideak
gau luze baterako prestatzen ari zirenean, mezua bidalita: Irten gara! Ondo
gaude!
Kanpokoak pozik lasaitu ederra
hartu dutelako. Barrukoak baita; umorez, arduraz eta arriskurik hartu gabe
egoera kudeatzen jakin dugulako.
Zeharkatu gabe utzitako azken putzua |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina