ARRASKONDOKO LEZIAREN GARBIKETA
Aurreko batean, Arraskondoko Lezian egon ondoren, lurrazpiko zabortegi bat zela konturatuta zerbait egin behar genuela konturatu ginen.
Orain dela gutxi, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Agindua (EHAA, 180 zk., 2019ko irailaren 23a) bitartez Arraskondoko Leizea garbitzeko diru laguntza bat eman digute. Laguntza hau Euskal Espeleologia Elkarteak eta Aloña Mendi Espeleologia Taldeak batera eratutako lantaldean garbituko dugu.
Horretarako, aurreko astean, taldeko hiru kide leizera hurbildu gara egin beharreko garbiketa antolatzen hasteko. Ez dira ainguraketarik behar behera joateko, uhal batekin zuhaitz osoa inguratu, zuhaitz bikoitza da, eta mosketoia bi enborren erdian gelditzen da. Soka ezer ukitu gabe, zuzen doa behera. Hondakinak hiru motatakoak dira: txatarra, beira eta plastikoa.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina