GESTATEI LEZIA XIV - ANFIBIOEN ERRESKATEA

Igandeko irteera 1987an aurkitutako leize batera izan da. Leize hau Gestateiko bailaran kokatua dago, Gestatei eta Uribe arroak banatzen dituen lepoaren ondoan. Leize honek explorazioa eta krokis bat zeukan eginak baina topografia eta argazkiak falta zitzaizkion.

Egun lasaia izan behar zuena, nahiko traketsa bihurtu da. Lehenik, nahastuta, beste leize batean sartu gara, hala ere, ondo etorri zaigu praktika batzuk egiteko. Ondoren, Gestatei Lezia XIV iritsi garenean mailua eta buriladorea ahaztu dugula konturatu gara. Ahaztu nahi duzun egunetako bat izan da.


Mailua eta buriladorea ahaztuta, elementu naturalak erabiltzera derrigortuak geunden. Hala ere, materialaren artean bi multimonti geneuzkan. Beraz, material honekin leize barrura sartu gara. Leizearen sarrerako putzuak 21 metro zituen, ondoren 4,5 metroko oso labana zegoen eta aldapa askoko tarte bat eta bukatzeko 3 metroko beste putzu bat. Malda askoko galeriaren azpian katazulo pare bat zeuden, nahiko estuak eta traketsak, hala ere, ez zuen inora ematen. Lezia ur putzu txiki batean bukatzen zen. Urak gorabehera haundiak dituela ikusten da eta galeriak gainezka egiten duela momentu batzuetan ere.



Topografiatzen geundela, anfibio erreskate batean murgildu gara. Batetik arrabio arrunt bat aurkitu dugu galeriatik igotzen, ondoren apo arrunta, aurrerago Elona quimperiana ?¿ (galtzeko arriskuan dagoen karakola) eta bukatzeko igel txiki bat (igel gorria?¿). Ondorioz, apoa, arrubioa eta igela petatean kontuz sartu eta kanpora atera ditugu.
Elona quimperiana ?¿
Arrubio arrunta



Apo arrunta

Baso-igel gorria?¿
Bukatzeko, beste leize batera joan gara ea haizea noruntza bideratzen zen ikustera eta egun honetan haizea kanpora zihoan.

Helburuak beteta etxera bueltatu gara.


Iruzkinak