GALERIA BERRIAK GESALTZA-ARRIKRUTZ SISTEMAN
Larunbat honetan, espeleologia egiteko asmoz, inoiz baino jende gehiago elkartu gara . Goizeko 9tan lokalean Borja, Aitor, Joar, Josu, Arantxa, Martin, Amaia eta Joseba elkartu gara. Kasu honetan, espeleologiaren harra sartu zaien gazte talde bat gerturatu zaigu. Dagoeneko hainbat irteera egin dituzte eta oraingoan Arrikrutz tokatu zaie.
Bi taldetan banatu gara. Batetik Amaia eta Joseba, aurreko batean parabolt bategatik eskalada igo ezinda gelditu zen horretara bueltatu gara. Bestetik Borja, Aitor, Joar, Josu, Arantxa eta Martin beste eskalada eta desobstrukzio batera abiatu dira.
Lehen taldeak, aurreko batean igo ez genituen eskaladako metro horiek igotzea lortu dugu eta honen atzean galeria ederrak agertu dira. Olentzeroren opari polita izan da. Galeriak tubo freatikoak dira, bertan espeleotema ugari, hiru bat putzu eta tximenea batzuk aurkitu ditugu. Guztira, oraingoz, 200 bat metro edo izango dira. Bueltan etorri behar garenez eskalatutako putzuaren instalazio finkoa hobetu dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina