Parabolt bategatik ez dugu galeria ukitu

Arrikrutzera bueltatu gara aurreko bisita batean esploratu gabe gelditu zen zona batera. Trepadatxo bat egin ostean gela batera iritsi gara. Gela honetara sekulako dejekzio konoa iristen da. Kono hau osatzen duten harriak hareharriak dira. Konoan gora, beste gela batera iritsiko gara, non, bukaeran, 15 metroko altuera duen hareharrizko eta lurrezko horma bat geratzen den.
Gaurko eskalada hartz batek lokatzetan egindako atzaparkada batzuk erakusten digute. Atzaparkadak egindako lekua garai batean lokatza izango zen, orain gogortuta dago, konkrezionatuta. Ematen du hartza guk eskalada egin behar genuen lekutik igotzen saiatu zela.  


Gora begiratuz gero, galeriak tapatuta ikusten dira hareharriez osatutako tapoi erraldoi batekin, eskegita  geratu den harri pilaketa. Harriak tamaina ezberdinekoak dira eta ez da estratigrafiarik ikusten. Noizbait egondako tapoi haundi batek behera egin du eta bere arrastoak salaren goiko partean geratu dira.
Paraboltak sartzen joan gara, baina azkeneko metrotan parabolt gabe gelditu eta ezin izan gara goraino iritsi. Lepoa luzatu eta harri pilaketa erraldoi baten gainean galeria dagoela somatu dugu. Goian kontu handiz ibili behar da, eskegita dagoen harri pilaketa hareharrizko bloke haundiz osatuta dago eta hutsa behar dute behera etortzeko. Hurrengoan berriro itzuli beharko dugu. 


Taldeko beste biek beheko gelatik irteten diren galeria guztiak ikusi dituzte. Galeria guztiak beste gela batera doaz (30x20 metro). Inguru honetan jendea ibili da, baina alde hauek ez dira topografian agertzen. Beraz, hauek topografiatu beharko dira.






Iruzkinak