NEURGAILUEN LEHEN EMAITZAK AZTERTZEN

Sentsoreek, koronabirusa dela eta, hiru hilabetez, lasai asko hartu dute informazioa, inork eragotzi gabe. Hala ere, sentsore gehiago jarri behar genituen eta duela hiru hilabete ezarritakoen emaitzak jaso. Hau dela eta, aurreko bi astebukaeratan kanpo-lana egitera irten ginen. Konfinamenduaren ondoren, lantxo hau gogoz hartu genuen .

Orain dela aste bat, goizetik, Arantzazu eta Araotz bailaren datuak jasotzeko, potorrosin aldera sentsore bat jartzera joan ginen. Sentsorea, errekan dagoen iturburu bat baino metro batzuk aurrerago kokatu genuen. Zehazki, iturburua eta Osinurdin zonaldearen artean kokatu genuen, arroka handi baten babespean eta sentsorea 20 zm inguru uretan sartuta.


Arratsaldean, lehenik, Erreka Urkullu baino apur bat beherago dagoen sentsoreko datuak hartu genituen (Arantzazuko goiko ibilguan), bai uretakoa eta bai airepekoa. Ondoren, Sorginerrekan kokatu genuena, eta azkenik Gesaltza baino lehen dagoena (Arantzazu ibilgu erdian).


Joan den asteburuan, Gomiztegiko kobazulora sartu ginen bi sentsore jartzera, batetik airepeko bat eta bestetik uretakoa. Uretako sentsorea espeleotema koladaz beteta zegoen marmita batean jarri genuen eta airepekoa, metro batzuk gorago, uren eraginetatik kanpo.


Hiru hilabetetan hartu duten datu gordin guzti horietatik hurrengo grafika mota atera dezakegu.
 




Iruzkinak