LEHENENGO BI NEURGAILUAK ARANTZAZU ERREKA 1-EN

2019-12-07, Larunbata.

Astebururako eguraldi ona iragarrita zegoela aprobetxatuz,  Arantzazu erreka 1 kobara bisita egitea erabaki dugu oraingoan. Bertan, ikerketarako beharrezkoak izango ditugun bi neurgailu jartzekoa asmoarekin.

Instalazio berria egiten
9tan gelditu gara lokalean ohikoa dugun moduan. Gaur bi bakarrik joango garenez , koban argazki batzuk ateratzeko aukera baztertu dugu segidan. Ez kamara, tripode, flash eta abarrekin behintzat. Kamara txikiarekin moldatuko gara. Hala ere, 3-4 petate eraman beharko ditugu soka, taladro, tutu, zerra,… eraman ahal izateko. Trastoak dexente!!

Eskolatxon ogia eta “kruasanak” erosita (hau ere ohiko bihurtzen hasia), Arantzazurantz abiatu gara. Gu gorarte!Goiko aparkamendurarte! Mendizale askoren begirada zorrotzak lasaitu dira petateak kotxetik ateratzen ikusi gaituztenean… konturatuko ziren, agian, ez dela alferkeria kontua.

Koban sartzeko 8 metrotako salto bat hasteko, 10-ko bat gero eta 6-ko bat. Meandro bat, 2 bat metrotako destrepe batekin eta apur bat aurrerago 8, 3 eta 3 metrotako putzu jarraiak. Azken hauetan izan dugu arazorik handiena. Instalazioa aldatu behar izan bait dugu gehiegi ez bustitzeko.Azkenik heldu gara Gela nagusira. Hemen kokatu nahi ditugu neurgailuak.

Begirada bat eman ondoren bi toki aukeratu ditugu estazioak jartzeko. Lehenengoa emari egonkorra duen toki batean. Bigarrena kobako galeria baxuenean, -100 metroko sakoneran, puntualki sifonatu egiten den puntu batean. Hori uste dugu behintzat. Datuek esango digute. 
Neurgailuak prestatzen

Behin tokia aukeratuta, lanari ekin diogu. Lokaletik irten baino lehenago neurgailuak programatu ditugu. Arratsaldeko 5etan datuak hartzen hasiko dira eta ordurako bere tokian jarrita izatea komeni zaigu. Teorian, behin martxan jarrita 2 urtetako datuak gordetzeko gaitasuna izango dute. Neurgailuak, Made in USA.  Bere tokian finkatzeko, eta babes gehigarri bat emateko, PVC-Ko tututan sartzea pentsatu dugu, hauek Made in AMET.  

Gaur egindakoarekin konforme gelditu gara. Baditugu lehenengo bi neurgailuak!

Hemendik hilabete batzuetara bueltatuko gara datuak jasotzera.

Neurgailua kokatuta



Iruzkinak