ARANTZAZU ERREKAN IKERKETA
2019-11-23, Larunbata
Arantzazu erreka |
Berri onak izan ditugu azken aste hauetan. Arantzazu erreka inguruan egitea nahi dugun ikerketarako eskatu genuen diru-laguntza onartu digutela jakin bait dugu. Proiektu honen bitartez, Arantzazu errekaren ikerketan aurrera pausu bat eman nahi dugu, bertara heltzen diren uren dinamika aztertuz.
Azken urteetan
inguru honetako zenbait koba berresploratu ditugu, Gomistegiko koba, Gesaltza-Arrikrutz
edo Iritegi-Aixen koba-Tortuga sistemak adibidez. Zortez koba berriak ere
aurkitu ditugu: Okola 6, Arantzazu erreka 1 eta Lizartza 1. Guztiak Arantzazu
errekarekin zuzenki erlazionatuak.
Orain, koba guzti
hauen datu hidrologikoak aldi berean hartuz Arantzazu errekaren ikuspegi orokorra
izatea nahi dugu. Horretarako neurgailuak jarriko ditugu koba hauetako ur
eremutan eta baita Arantzazu errekako arroan bertan ere. Ea nola irteten den!
Sifoia |
Sarreran DistoX-a
kalibratzen gutako bat geratu den bitartean beste biak aurrera egin dugu,
sifoietara heltzeko instalatu beharreko 25m-ko putzura. Zenbait tokitan
instalazio berria egin behar izan dugu,
erabilgarriak ez zeuden parabolt batzuk alde batera utziz. Sifoira heldu
garenean ur askorekin aurkitu dugu, 6 bat metro. Ikerketarako aproposa dirudi. Tamalez
gaur ezingo dugu ezer egin, ur gehiegi bait dago eta neurgailua beheko aldean jartzea
komeni zaigu.
Eguna galeria
batzuk errebisatuz eta Tortuga aldera
dauden galeriak bisitatuz bukatu dugu.
Irteera lasaia… Batzuetan ondo etortzen dira horrelakoak ere!
Aixen kobatik Tortugara bidean. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina